2008/12/28

Jolasaren eta taldearen arteko harremanak

1-.Aurkezpen jolasak: lehen kontakturako jolasak, 2 edo 3 egin behar dira.
2-.Ezagupen jolasak: Izenaz gain, taldekideen beste datu batzuk ezagutzeko.
3-.Finkapen jolasak: Taldea bera ezagutzeko jolasak dira hauek. Taldearen mugak, beharrak eta partaide guztien onarpena bilatzera zuzenduak daude. Pertsonen alde onak bultzatu behar dira hauen bidez.
4-.Konfiantza jolasak: Norberarekiko konfiantza eta taldeaganakoa konprobatzeko eta estimulatzeko erabili ogi dira.
5-. Komunikazio jolasak: Ahozko komunikazioa, ahozkoa ez den komunikazioa eta entzumen aktiboa lantzeko baliagarriak dira.
6-. Kooperazioa jolasak: talde osoak ekintza bat bete behar du duztien partaidetzarekin.
7-. Arazoak konpontzeko jolasak: Izenak esaten duen bezala, dauden edo egon daitezkeen arazoak konpontzeko balio dute.
8-. Distentsio jolasak: Erlaxazioa dute helburu.

Amaitzeko, haurraren bizitzan, eta helduarenean, jolasak duen garrantzia biltzen duen Pablo Nerudaren esaldia aipatzeak merezi duela uste dugu:

Jolasten ez duen umea ez da umea, baina jolasten ez duen helduak barruan daraman umea betirako galduko du.

2008/12/18

Jolas Herrikoiak

Segidan aurkituko duzuen power point aurkezpen hau internetetik jasotako aurkezpen bat da jolas herrikoi desberdinak erakusten dizkigunak.

2008/12/15

Jolasaren definizioa eta ezaugarriak

Jolasa egoera bat da eta umeek beren denbora gehiena horretan ematen dute. Huizingaren ustez, "jolasa ekintza bluntario bat da, interes materialik gabekoa eta denbora eta espazio zehatz batetan ematen dean; askatasunez jarritako arau batzuk bete behar dituena, ekintzan bertan helburua duena eta tentsio eta pozez beteriko sentimenduak sortarazten dituena".

Jolasaren bidez norbere burua eta besteena ezagutuz joango da umea, giza harremanak sortuko dira, motrizitatea landuko da, hiztegia aberastuko da, balore ezberdinak ikasiko ditu...hau da, jolasa, heldutasunera heltzeko bide bat da.

Jolasaren ezaugarrietako batzuk hurrengoak dira:
· Askea: ez da inposatukoa, norberak aukeratutakoa baizik, boluntarioa.
· Intrintsekoki motibatua: ez dauka helburu jakinik, gozamenera ez bada. Ekintzetan aritzeko desioa.
· Apartekoa: ohiko bizimodutik kanpokoa.
· Atsegina.
· Ekintza bat da.
·Irreala: fikzioa izaten da nagusi.
· Arauak dauzka.
· Denboran, espazioan eta parte hartzailearen egoeretan mugatua.
· Komunikatiboa.
· Bapatekoa: ez da zertan aurretik bere funtzionamendua jakin behar.
· Unibertsala: toki guztietan jolasten da.
· Errepikorra.
· Errealitatearekin harremanetan jartzeko modu bat da.

Baina jolasean aritzeko baldintza batzuk eman behar dira, ezin da edozein mometutan jolastu ezta edozein egoeratan ere:
· Denboraren aldetik esan beharra dago, jolasten denean ez dela etenik egon behar eta horretan aritzeko denbora nahikoa utzi behar da, batez ere adin txikiko umeen kasuan.
· Espazioari dagokionez, hauxe, jolaserako egokitua egon behar da, eta eroso jolasteko modukoa izan behar da.

2008/11/15

"Zatoz jolastera" bideoa

"zatoz jolastera" izenez ezgutu dezakegu, Hik Hasik ateratako bideoa orain zortzi urte. Bideo horretan aurkitu ditzakegu pirritx eta porrotx pailazoak beste hainbat pertsonai ezagunen artean. Oso material aberasgarria da jolasak ikasi eta ondo ulertzeko.

2008/11/14

Zergaitik jolasten dugu?

Askotan entzun dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, baina zergatia jakitea ez da hain erreza.Gai honen inguruan lau teoria ezberdin daude:

Energia gehiegi: Umeak, betebeharrak asetzen gastatu beharko lukeen energia hori, nolabait erre behar du eta beraz, soberan duen energia hori jolasaren bidez gastatzen du. Nagusiek energia hau lanaren bidez gastatzen dute.

Erlaxatzearena: Jendeak tentsioa eskatzen duten ekintzak egin behar ditu egunean zehar eta tentsio hau liberatzeko ekintza ludikoak egiten dira, hau da, jolasa. Tentsioa eskatzen duten ekintza hauek arau konkretuak dituzte eta hauetaz konturatzea eskatzen dute. hau helduen munduan aplikatzen badugu, helduek ere beraien erlaxazio metodoak dituzte, kirola adibidez, hortik orain sortu diren gimnasio guztiak. Hobby-en bidez ere energia hau askatzen da, ez dute zertan Hobby fisikoak izan behar.

Praktikarena: Entsegu, saiaketa edo aurre ariketa bezala jolasten dugu, eta hau behar-beharrezkoa da geroago benetako ekintzak (jolasak ez direnak) ondo burutzeko.

Rekapitulazioarena: Jolasaren bidez gizakion eboluzioan zehar emandako aurrerapausoak azaleratzen dira. Gure espeziea etapa batzuetatik pasatu da mendeetan zehar eta garapen hau umearen jolasean ematen da berriro.

Lau teoria hauez gain, Freus eta Vigotskik egindakoak ere aipatu behar dira:

Freud: Psikoanalisia aztertu zuen lehenengo psikologoa. Berak dioenez ume guztiek nahi zehatz batzuk dituzte. Batzuk kontrol soziala dagoelako ezin dira gauzatu eta jolasa gogo hauek bideratu edo gauzatzeko biderik inportanteena da. Horrela, jolasaren bidez atsekabeak kanporatu daitez.

Vigotski: Teoria sozio-kulturalaren sortzailea. Jolasa ekintza sozialak dira, hauetan besteekin elkarrekintzan sartzen gara eta ekintza sozial hauen bidez umea ohartzen da jolas horretan hartzen duen papera osagarria dela besteek duten paperarekin, beraz bere paperak funtzioa daukala besteak dauden heinean, horrela besteen garrantsiaz ere ohartuz. Hau oso garrantzitsua da enpatia lantzen hasteko, hau da, beste pertsona baten lekuan jartzen jakiteko.

2008/11/13

Jolasak

Aupa denoi!
Nire blog honetarako aukeratu dudan gaia Jolasak izango da. Jolasten oso ondo pasatzen dudalako umeek bezala eta bizitzaren zati garrantzitsu bat direlako jolasak.

Ongi etorri

Aupa Lagunok!
Lehen Hezkuntzako, 3.mailako ikaslea naiz eta blog-a sortu behar dela eta, hemen doa nire lehenengo sarrera.

Hurrengo arte