2008/12/28

Jolasaren eta taldearen arteko harremanak

1-.Aurkezpen jolasak: lehen kontakturako jolasak, 2 edo 3 egin behar dira.
2-.Ezagupen jolasak: Izenaz gain, taldekideen beste datu batzuk ezagutzeko.
3-.Finkapen jolasak: Taldea bera ezagutzeko jolasak dira hauek. Taldearen mugak, beharrak eta partaide guztien onarpena bilatzera zuzenduak daude. Pertsonen alde onak bultzatu behar dira hauen bidez.
4-.Konfiantza jolasak: Norberarekiko konfiantza eta taldeaganakoa konprobatzeko eta estimulatzeko erabili ogi dira.
5-. Komunikazio jolasak: Ahozko komunikazioa, ahozkoa ez den komunikazioa eta entzumen aktiboa lantzeko baliagarriak dira.
6-. Kooperazioa jolasak: talde osoak ekintza bat bete behar du duztien partaidetzarekin.
7-. Arazoak konpontzeko jolasak: Izenak esaten duen bezala, dauden edo egon daitezkeen arazoak konpontzeko balio dute.
8-. Distentsio jolasak: Erlaxazioa dute helburu.

Amaitzeko, haurraren bizitzan, eta helduarenean, jolasak duen garrantzia biltzen duen Pablo Nerudaren esaldia aipatzeak merezi duela uste dugu:

Jolasten ez duen umea ez da umea, baina jolasten ez duen helduak barruan daraman umea betirako galduko du.

2008/12/18

Jolas Herrikoiak

Segidan aurkituko duzuen power point aurkezpen hau internetetik jasotako aurkezpen bat da jolas herrikoi desberdinak erakusten dizkigunak.

2008/12/15

Jolasaren definizioa eta ezaugarriak

Jolasa egoera bat da eta umeek beren denbora gehiena horretan ematen dute. Huizingaren ustez, "jolasa ekintza bluntario bat da, interes materialik gabekoa eta denbora eta espazio zehatz batetan ematen dean; askatasunez jarritako arau batzuk bete behar dituena, ekintzan bertan helburua duena eta tentsio eta pozez beteriko sentimenduak sortarazten dituena".

Jolasaren bidez norbere burua eta besteena ezagutuz joango da umea, giza harremanak sortuko dira, motrizitatea landuko da, hiztegia aberastuko da, balore ezberdinak ikasiko ditu...hau da, jolasa, heldutasunera heltzeko bide bat da.

Jolasaren ezaugarrietako batzuk hurrengoak dira:
· Askea: ez da inposatukoa, norberak aukeratutakoa baizik, boluntarioa.
· Intrintsekoki motibatua: ez dauka helburu jakinik, gozamenera ez bada. Ekintzetan aritzeko desioa.
· Apartekoa: ohiko bizimodutik kanpokoa.
· Atsegina.
· Ekintza bat da.
·Irreala: fikzioa izaten da nagusi.
· Arauak dauzka.
· Denboran, espazioan eta parte hartzailearen egoeretan mugatua.
· Komunikatiboa.
· Bapatekoa: ez da zertan aurretik bere funtzionamendua jakin behar.
· Unibertsala: toki guztietan jolasten da.
· Errepikorra.
· Errealitatearekin harremanetan jartzeko modu bat da.

Baina jolasean aritzeko baldintza batzuk eman behar dira, ezin da edozein mometutan jolastu ezta edozein egoeratan ere:
· Denboraren aldetik esan beharra dago, jolasten denean ez dela etenik egon behar eta horretan aritzeko denbora nahikoa utzi behar da, batez ere adin txikiko umeen kasuan.
· Espazioari dagokionez, hauxe, jolaserako egokitua egon behar da, eta eroso jolasteko modukoa izan behar da.