2009/01/05

JOLASTU ETA ABESTU

Irakurri ezazu hurrengo lau pertsona hauek esaten dutena jolas eta abestiei buruz eta eragin pixkat buruari!Ados al zaude esaten dutenarekin? Arrazoia al daukate?

Jolasean eta kantuan ari den bitartean, hirulau urteko gure haurra doinuz eta erritmoz hornitzen ari
zaigu, hizkuntza musikalaren elementuak eta eskemak bereganatzen ari da.
Euskara, zorionez, onomatopeiez beterik daukagu. Guk geure eguneroko mintzo praktikatik baztertu
baditugu ere, haurren musikagintzan ezinbesteko garrantzia izan dezakete delako onomatopeiek.
Zehazgabeak, magiaz eta sormenez beteak, eragileak eta adierazkorrak izanik, benetako
musikaltasunaz osaturik agertzen baitzaizkigu. (...)
Ase ezinik daukagu haurra, inguruko hots-iturri guztietatik edan nahirik. Hain berezkoa duten
imitazio-senaz egoki asko taiutuko dute gure kantatzeko halamoduko tankera. Nola entzun, hala
erantzun.
Imanol Urbieta, XIXUPIKA 1. GIE. 1981

Ikastetxe gehienetan jolastokietako jolasetan haurrek erdaraz abesten dutela ikusten genuen eta
euskarazko jolas abestirik ez dakitela.
J.M. Auzmendi. ARGIA astekaria, 97-11-23

Guk, adibidez, euskal kanta zaharrak irakasten ditugu. Zeren eta orain gaztetxoek ez dakite "Pello-
Joxepe" kantatzen. Lau kanta irakasten zaizkie eskolan. Eta ez ikastolan eta ez kontserbatorioan
ikasten ez badute, non ikasi behar dute folklorea?
Joxan Goikoetxea. ARGIA astekaria, 96-12-15

Amaren ezpainetatik irtendako sehaska abestietatik hasiz, haurrak ehundaka jolas jolastuko ditu,
batzuk bertakoak, bere inguruan jaioak, beste batzuk kanpotik etorriak. (...)
Zenbait jolas berrituz, aldatuz joan dira, beste zenbait, berriz, galdu egin dira. Azken finean jolasa
bera da, azken denboretan batik bat; eboluzio teknikoaren eraginez, gizarte modernoak ezarritako
klitxeak direla medio. (...)
Gaurko haurrak espazio edo tarte bat duenean, aire librean "harrapaketetan" jolastu beharrean zera
egiten du: futbolean jolastu.
Joxemari Urteaga. EHUN JOLAS ESKOLARAKO. Erein. 1986

No hay comentarios:

Publicar un comentario