2009/01/08

ZENBAT OPARI GABONETAN?

Gabonak iristearekin bat, eta azken urte hauetan baita hilabete batzuk lehenago ere, herritar gehienok bat-bateko gaixotasun baten menpe bageunde lez saltoka abiatzen gara saltokiak eta dendak hustera. Hustera, bai, askotan ez baitugu kontuan hartu ere egiten zer erosten dugun, zer behar dugun edota zenbateko gastua egiten ari garen. Gabonek garai bateko izpiritua galdu dutela gero eta argiago dago, "oparien garaia" edo antzeko zerbait bilakatzeko. Urtez urte zabaltzen ari da "opari garaia", gainera; izan ere, garai batean inori ez zitzaion burutik pasa ere egingo irailean jostailuen propagandarik jasoko genuenik. Egun, ordea, ohikoa da "Barbie"-n eta "Play Station"-en irudiak eskolan hasi bezain laster gure postontzietan agertzen hastea. Baina, nola heldu gara egoera honetara? Zer edo nor ote da urteroko "sukar" honen erantzule? Horrez gain, urtez urte gastatzen dugun diru kopuruak gora egiten du etengabe, gero eta gehiago erosten dugulako ote da? Edo prezioek gora egin dute?

Datuei begiratuko bagenie, aurtengo Gabonetan euskaldun bakoitzak batez beste 900 euro inguru gastatuko ditugula esango ligukete, aisialdi, janari eta opariak kontuan hartuz. Haurrei dagokienean, hauek jasoko dituzten oparien balioa 170 eurokoa izango da gutxi gorabehera, eta, hala ere, Norvegian, Japonian edo Suedian baino dezente gutxiago! Estatu mailan, 750 milioi euro salduko dira soilik jostailutan, janaria kontuan hartu gabe. Eta, hain zuzen ere, honako hauxe da gastu gehien sortzen duen ataletako bat, 290 euro inguru buruko! Eta, ez da ez harritzekoa, kontuan hartzen badugu garai honetan jatera ohitu garen jakien prezioa zenbatekoa den. Nork ez ditu ikusi, bestela, angulak 900 euroan, edota jendea xanpaina edan eta edan? Loteria ahaztu gabe, 120 euro jokatzen ditu norberak, bueltan (gehienetan behintzat) horren hamarren bat eskuratzeko.

Argi dago gehienok diru pila bat gastatzen dugula, batez ere gabonetako opariak erosten. Gainera, umeen opariak dira garestienak, lehenengo egunetan erabiltzen dituztenak eta gero urte guztian zehar ez dietenak kasu handirik egiten. Horrez gain, ez gara konturatzen umeek ez dutela jolas horien benetako premiarik, adibidez, Afrikako umeen bezala. Baina, hala eta guztiz ere, ez diegu jostailu bat erosten bat baino gehiago eta zenbat eta handiagoak gero eta hobeto. Azken finean, jostailu batean hainbeste diru gastatu beharrean zergatik ez diegu, jolas txikiago eta sinple bat erosten, beraien sormena landu ahal izango duten bitartean, horrelako jolas handietan ez bezala, dena eginda edo nola egin behar den azalduta datorrelako. Umeak jolas txikiagoekin ere poztuko dira eta jolas txiki horiek abantaila bat daukate beste gauza batzuen artean, edozein lekutara eraman daitezkeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario