Umeekin lan egiten dugunok, beraiekin jolasten eta abesten, helburu batzuk ditugu finkatuak, beti ere umea delako garrantzitsuena prosezu honetan eta bera ez delako inoiz ere ez deseroso sentitu behar. Hurrengo hauek dira helburuak:
• Umeen jolasak eta kantak lantzean, une gozo eta aberasgarriak igaro.
• Jolasaren eta musika-kantuaren garrantzia aztertu, bai haurraren garapenaren
ikuspuntutik, bai hizkuntzaren transmisioarenetik.
• Jolasa eta kantua euskal kulturaren esparruan aztertu.
• Umeekin aritzeko edukiak landu, hots, jolasean eta kantuan egiteko euskarazko
esapide,
formula...
• Kontuan hartzeko hainbat irizpide didaktiko eta linguistiko aztertu.
• Moduluan parte hartzen duten helduen euskara-maila hobeagotu.
• Nork bere euskaran dauzkan alde positiboak nabarmendu, eta dituen hutsune eta
gabeziez jabetu.
• Arlo honetan sakontzeko, ikasleek umeekin jolasean edota kantuan aritzeko material
egokia ezagutzea.
Datu pertsonalak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario