Hurrengo hiru puntu hauek, haurrek beraien bilakaeran izaten dituzten jolas-aroak dira, denok dakigu haurrak handitzen eta nagusitzen doazela eta beraien ohiturak eta nahiak aldatuz joaten direla.
1-. Adin horretako haurraren jolasak, alde batetik bestera mugitu eta gauza berriak bilatzeak sortzen dion gozamenaz gain, helburu zehatzen bat ere izan ohi du. Neskato-mutikoek helduaren portaera errepikatzen dute, errealitatetik datuak hartzen dituzte, eta imitazio-jolasean aritzen dira. Horrela, hartxintxarrak, egur-zotzak, paperorriak... salerosketarako gozoki edo barazki bihurtzen dituzte, adibidez. Jolas sinbolikoa errealitatearen eta fantasiaren arteko mugan dago. Garai honen bukaera aldean, jolasa gero eta sozialagoa izango da, hau da, nagusiki bakarrik jolastetik taldean jolastera pasatzen dira, eta jolasak arautzeko eta ordenatzeko joerasortzen zaie berez.
2-. Haurra besteren ikuspuntua ulertzeko gai da, eta elkartasunaren eta elkarlaguntzaren oinarriak sortzen dira. Autonomia areagotu egiten da, eta helduekiko menpekotasunetik jolaseko lagunekiko berdintasunera igarotzen da. Umeek nortasuna indartzeko beharra dute, eta,ondorioz, sexu berekoekin ibiltzen dira, mutikoak mutikoekin eta neskatoak neskatoekin.
3-. Haurrak mugimenduaren kontrola bereganatzen du. Mugimenduak behin eta berriro errepikatuz ibiliko da. Ingurunea bizi nahi du, dena ukitu, dena ikusi, usaindu eta entzun. Errepikatze horretatik datorkio sekulako bizipoza. Hasieran, amari oso lotua dagoen arren, garai horren amaieraren inguruan hizketan hasten da, eta fikzio- eta imitazio-jolasetan murgiltzen.
Datu pertsonalak
2009/01/09
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario